Agenda, Blog

La Nana Arte Fabrikan, Mexiko Hirian, bi hilabeteko lankidetza esperientzia bat burutzeko bi diru-laguntza deialdia

Artista ekintzailea al zara? Arteak gizartea eraldatzeko gaitasuna duela uste al duzu? Hau da zure aukera!

La Nana Arte Fabrikan, Mexiko Hirian, bi hilabeteko lankidetza esperientzia bat burutzeko bi diru-laguntza emango dira.

UNESCO Etxeak La Nana Arte Fabrikan, Mexiko Hirian, bi hilabeteko lankidetza esperientzia bat burutzeko bi diru-laguntza emango ditu. Egonaldia 2019ko uztailean eta abuztuan burutuko da.

La Nana arte urbano konprometituko laborategia da. Mexiko Hiriko hirigune historikoko haur, gazte eta helduen komunitatea sormenez “elikatzea” du helburu, gazte talentuen garapena eta gaitasun artistikoak sustatu eta hiriko gizarte sareen berreraikuntzan eragingo duten lotura eta sare afektiboak sortzea.

Lankidetza aukera hau euren esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta La Nanako ekimenetan parte hartzeko eta ikasteko gogoz dauden artistei zuzenduta dago, betiere kulturak eta adierazpen artistikoen aniztasunak gizarte eraldaketan duten rola erdigunean jarriz.

La Nanako egonaldian, pertsona kolaboratzailea artista konprometitu talde bateko kide izango da. Talde horrek 10 urte baino gehiago daramatza ekintza artistikoen bidez ingurune sozial hobe bat lortzeko bakearen kultura sustatzen duten komunitate-prozesuak sortzen.

Parte hartu ahal izateko betekizunak:

  • Gizarte eraldaketarekin konprometitutako artista ekintzailea izatea, hezkuntza arlo formalean edo ez formalean esperientzia duena.
  • GizArte sareko kide izatea (deialdi hau amaitzen den egunera arte batu zaitezke sarera).
  • 20 urtetik 35 urtera bitartekoa izatea

Bidaiak honakoa barne hartzen du:

  • Joan-etorriko bidaia
  • Ostatua aterpetxe batean
  • Laguntza-asegurua egonaldiak irauten duen bitartean
  • Hilean 450 euro.

Aukeratutako pertsonak, itzultzen denean, esperientzia hori itzuli beharko dio GizARTE Sareari, modu sortzaile batean, UNESCO Etxearekin lankidetzan. Hautagaitzara aurkeztu beharrekoak:

  • Curriculum Vitae
  • Motibazio-gutuna
  • La Nanako egonaldia amaitzean, esperientzia hori partekatzeko erabiliko den metodologiaren sormenezko proposamena.

Unesco Etxea eta La Nanak elkarrekin egingo dute azken hautaketa. Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna 2019ko martxoaren 31 da. Bidali zure dokumentazioa helbide honetara:  j.dominguez@unescoetxea.org

Hori guztia eta beste hainbat gauza gehiago zain dauzkazu. Zeren zain zaude?

Informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s